Silver Film Festival jaialdiaren lehen edizioa abiatuko dute gaur

Otsailaren 15etik 17ra bitartean, Bilbon, eta hilaren 23tik 25era, Getxon ospatuko dute “zinema eta senior mundua” uztartzeko xedez antolatutako kultura-ekimena. Besteak beste, Fantasia (Aitor Merino, 2021) ez-fikziozko film luzea eta Cuerdas (Estibaliz Urresola, 2022) film labur laudatua proiektatuko dituzte.