Kritika: ‘The Danish Girl’
Zuzendaria: Tom Hooper Urtea: 2015 Herrialdea: Erresuma Batua Einar Wegener (Eddie Redmayne) eta emazte Gerdaren (Alicia Vikander) historia kontatuko digu The danish girl filmak. XX. mende hasierako margolariak biak, Gerdaren koadro bat amaitzeko posatu beharko du Einarrek. Emakume baten hankak margotu nahiko ditu, eta, horretarako, Einarrek media eta takoidun zapatak jantzi beharko ditu. Une horretan ikusiko dugu Einarrek baduela barnean zerbait, zoriontsu izaten uzten ez