‘Echo Chamber’ lanak eskuratu du 9. Punto de Vista jaialdiko sari nagusia

http://youtu.be/C5TSI4-Ojis Chris Fujiwara, Viva Paci, Eric Pauwels, Mads Mikkelsen eta Carlos Reviriegok osatutako epaimahairen arabera, Guillermo Moncayoren Echo Chamber proposamena izan da atzo amaitu zen 9. Iruñeko Punto de Vista zinemaldiko lanik onena. Zuzendaritza onenaren garaikurra, ostera, Diego Gutiérrez eta Danniel Dannieli eman diete, Huellas lan mexikarragatik.