‘Echevarriatik Etxeberriara’, online eta doan ikusgai

2014ko apirilaren 8an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, estreinatu zuen Ander Iriartek Echevarriatik Etxeberriara bere lehen dokumental luzea. Garai hartan, ETAk behin behineko su-etena iragarri zuen. Iragan larunbatean, aldiz, 2017ko apirilaren 8an, ETA erakundearen armagabetzea gertatu da, eta data esanguratsua baliatu du egileak ikus-entzunezkoa online eta doan ikusgai jartzeko.

By |2019-05-21T16:48:45+02:0010 apirila, 2017|

Hirugarren urtez, Euskal zinemaren erakustaldia, Berlingo Euskal Etxean

Ostegunean hasi eta igandera bitarte, Euskal Film Astearen hirugarren edizioa antolatu du Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak Berlingo Kino Moviemento aretoan. Loreak (2014), Lasa eta Zabala (2014), Echevarriatik Etxeberriara (2014), Amaren eskuak (2013) eta Ateak zabalduz (2014) euskal produkzioak aurkeztuko dituzte, beren egileen eskutik.

By |2015-11-10T10:45:38+02:003 azaroa, 2015|

‘Asier ETA biok’ eta ‘Echevarriatik Etxeberriara’ lanen saio bikoitza ostiralean Madrilen

Aitor eta Amaia Merino donostiarren Asier ETA biok (2013) eta Ander Iriarte oiartzuarraren Echevarriatik Etxeberriara (2014) dokumentalak eskainiko dituzte ostiral honetan, maiatzak 29, 16:00etatik aurrera Madrilgo Artistic Metropol zineman. Ondoren, eztabaida saioa egingo dute hiru zinegileen presentziarekin.

By |2019-05-17T15:55:44+02:0026 maiatza, 2015|

Estreinaldiak: Maiatzak 15

Echevarriatik – Etxeberriara Ander Iriarte zinegile oiartzuarraren lehen dokumental luzea, esker abertzalearen baitako aniztasuna aztergai duena, Euskal Herriko eta Bartzelona zein Madrilgo zinemetan ere estreinatuko dute bihar. ESCAC Kataluniako Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Goi Eskolak ekoitzi du lana, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du. Iazko Giza Eskubideen Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, gainera, eta aurten Zinemaldia.cat jaialdian dokumentalen ataleko sari nagusia lortu du. Esperientzia propioan

By |2019-05-17T13:08:12+02:0014 maiatza, 2015|

Ander Iriarte: “Bake prozesurako lagungarria izango da dokumentala”

https://youtu.be/_cwT3dy4cM0 Ander Iriarte zinegile oiartzuarra Bartzelonatik itzuli berria da, eta datorren astean, maiatzak 15, Echevarriatik Etxeberriara dokumentala estreinatuko du zinemetan, ezker abertzalearen espektro zabala islatzen duen lana, Oiartzun erreferentziatzat hartuta. Berarekin izan gara dokumentalaz, baina baita beste lanez eta Mirokutana ekoizpen etxeaz hizketan ere.

By |2019-05-22T12:49:58+02:007 maiatza, 2015|
Go to Top