David Perez Sañudo: “Filmaren helburua komunikazioari buruzko hausnarketa egitea izan da”

David Perez Sañudok Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean eta Zuzendaria espezializazioa egin zuen Bartzelonako ESCAC zinema eskolan. Hainbat film laburren sorreran parte hartu eta gero, zuzendari gasteiztarrak bere ‘opera prima’ aurkeztu du 68. Donostia Zinemaldian: ANE.  Madrilgo ECAM zinema eskolako The Screen ataleko La incubadora programan garatu du proiektua, eta zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen lehiaketa hartzen duen New Directors

By |2020-09-29T12:44:25+02:0029 iraila, 2020|

‘Zacarías’ eta ‘Camposanto’ film laburrak FilmNow atarian ikusgai

Espainiar estatuko unibertsitateetako ikasleen film laburrak batzen dituen FilmNow plataformak bere katalogoa osatzen duten lanak ikusi ahal izateko ataria sortu du. Besteak beste, Euskal Herriko eta Nafarroako unibertsitateetako ikasleek filmatutako Zacarías (Violeta Trincado Murugarren, 2018) eta Camposanto (Pablo Adiego Almudevar, 2018) lanak daude ikusgai.

By |2020-04-15T09:56:16+02:0015 apirila, 2020|

Bi euskal ekoizpen garatuko dituzte La Incubadora programan

Bi euskal ekoizpenek ECAMen aurrera eramandako The Screen proiektuko La Incubadora programan parte hartuko dute. Madrilgo zinema eskolak jakinarazi berri duenez, bost lan hautatu dituzte aurtengo ediziorako, eta horien artean daude Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 especies de abejas eta Mintxo Díazek ekoiztutako Los quinquis filmak.

By |2020-02-20T11:47:37+02:0020 otsaila, 2020|

Carlos Muguiro hautatu dute Tabakalerako Zinema Eskolako zuzendari

Madrilgo ECAM Zinema Eskolako Zinema Dokumentalaren alorreko burua den, eta Iruñeko Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Jaialdiko sortzailea eta zuzendari artistikoa, 2009ra arte, izan den Carlos Muguiro (Elizondo, 1966) zinegile, programatzaile, irakasle eta ikertzailea izango da Gipuzkoako Foru Aldundia Tabakaleran sustatzen ari den Zinema Eskolaren zuzendaria. Jasotako bost proiektuen artean berea aukeratu dute, “eskola eredu berritzaile eta berezia” proposatu duelako.

By |2017-05-09T13:11:26+02:0026 apirila, 2017|

Madrilgo ECAM eskolak 2016ko matrikulazio epea zabaldu du

Gidoigintza, Zuzendaritza, Soinua, Ekoizpena, Muntaia, Argazki Zuzendaritza, Zuzendaritza Artistikoa eta Dokumentalgintza diplomaturak eskaintzen dituen Madrilgo ECAM eskolak 2016ko matrikulazio epea zabaldu du. Apirilaren 4tik aurrera egingo dituzte elkarrizketak, eta ekainaren 24an jakinaraziko dituzte onartutako ikasleen izen-abizenak.

By |2019-05-17T15:46:55+02:0011 apirila, 2016|

Gidoiak idazten ikasteko ikastaro trinkoa urtarriletik martxora, Madrilen

  Madrilgo ECAM Escuela de Cinematografia y del Audiovisual de la Comunidad de Madrid eskolak film luzeetako gidoiak idazten ikasteko ikastaro trinkoa eskainiko du gaztelaniaz urtarrilaren 25etik martxoaren 14ra, astelehenetik asteazkenera, arratsaldez. Izen-emate epea urtarrilaren 18ra arte izango da zabalik. Film luze baten gidoia prestatzen ari zara, eta laguntza behar duzu? Ala ideia bat duzu, baina ez dakizu orri zurietan nola islatu? Diru pixka bat

By |2019-05-17T15:48:35+02:005 urtarrila, 2016|

Zinema garaikideari buruzko ikastaroa, urrian Madrilen

ECAM Madrilgo Zinema eta Ikus-Entzunezko Eskolak Zinema Garaikidea Ulertzeko ikastaroa eskainiko du urriaren 7tik 22ra. Izena emateko epea irailaren 14ra bitarte izango da zabalik. Erronka digitala, telebistako fikzioaren gorakada, posmodernismo-motak, museoetako zinema, dokumentalaren eta fikzioaren arteko hibridazioa, eta beste hainbat gai izango dituzte aztergai ECAMen Zinema Garaikidea Ulertzeko ikastaroaren baitan. Saioak urriaren 7tik 22ra luzatuko dira, bi astez, 16:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea irailaren 14ra

By |2019-05-17T15:55:06+02:0013 uztaila, 2015|
Go to Top