Abuztuan zinema eta sukaldaritza uztartuko dituzte Artiumen

http://youtu.be/C0t98cS_2Zw Gasteizko Artium Museoak eta Cube jatetxeak elkarlanean, zinema eta nazioarteko sukaldaritza uztartzen dituen egitaraua prestatu dute abuzturako. Bihar, abuztuak 13, Mostly Martha (Sandra Nettelbeck, 2001) proiektatuko dute, eta etxeko txahal-lasagna dastatzeko aukera izango da.