Mikele Landa Eiguren film laburrak ikusgai izango dira, Ean

Zinema Ean ekimenak girotuko du Bizkaiko kostaldeko herria, larunbatean (azaroak 19). 19:00etatik aurrera, Azalen izara (2017), Heldu (2018) eta Noizko Basoa (2022) film laburrak pantailaratuko dituzte, Eskolondon; sarrera doan da.