Green Manager lantegia, jasangarritasun-planak lantzeko

Ikus-entzunezko produkzioko profesionala zara? ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten jasangarritasun-planak garatzen eta martxan jartzen ikasi nahi duzu? Ikus-entzunezko produkzioko profesionalentzako aurrez aurreko lantegi praktikoa antolatu du BASQUE GREEN FILM idazkaritza teknikoak, datorren urtarrilaren 15ea, 16 eta 17an, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

By |2024-01-09T10:45:27+02:009 urtarrila, 2024|

Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko deialdia

Datorren uztailaren 1ean, larunbatean, abiatuko dute Euskal Autonomi Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan sartzeko laguntzak emateko deialdiaren bigarren zatiko eskaerak aurkezteko epea. Hamabost egunez aurkeztu ahal izango dira eskaerak, hilaren 15era bitartean.

By |2023-06-27T09:35:59+02:0027 ekaina, 2023|

Kimuak 2022 deialdia, zabalik

KIMUAK programaren 2022ko ediziora film laburrak aurkezteko epea zabalik da, maiatzaren 25era bitartean. Deialdi honetan hautatuak diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

By |2022-05-03T15:35:51+02:003 maiatza, 2022|
Go to Top