VII. mina: Eadward Muybridge
https://vimeo.com/198643027 Hamaika filmetan irudikatuta ikusi badugu ere, jada ezinezkoa izango zaigu XIX. mendearen amaiera baino lehen mundua nola mugitzen zen jakitea. Aztarnak besterik ezin ditugu topatu, zinematografoaren aitzindarien lanen artean. Eadward Muybridgek (1830-1904) atera zituen ehunka akzio-argazki serieetan, adibidez, obturatzailearen eta negatiboen gaitasuna hobetzeko egin zituen ikerketei esker. Garai hartan, munduaren mugimendua zootropo, fenakistiskopio, praxinoskopio, kinetoskopio eta antzeko beste “skopio” ahoskaezinen zirrikituetatik begiztatu zitekeen soilik.