Erre du azken purua, Godardek
Zinemari buruzko esku-liburu eta erreportaje guztietan bada izen bat zaletu orok gogoratzen duena. Kasualitatea izan edo ez, zinemaren historiaren erdi-erdian piztu zuek hark sua: ordura arte egindako guztia zahartuta utzi zuen. Harrotasunez, zinemaren konbentzio logiko, narratibo eta linguistiko guztiak hautsi izan ditu ordutik, Hollywoodek inposatutako eredu klasikoaren prozedurak zalantzan jarriz. Jean-Luc Godard da gizon hori, dagoeneko, mito bat. Gaur bertan ezagutu dugu albistea. 91 urterekin