‘Parisera’ lana garaile, III. Labur Esanda lehiaketan
Durangoko Berbaro Elkarteak antolatuta, Labur Esanda film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa martxoaren 24an eta 25ean egin dute, Plateruena antzokian. Bost lan aurkeztu dira guztira, eta parte-hartzaileek 24 ordu izan dituzte film laburra osatu eta aurkezteko.