2017ko lehen hiruhilekoa Cineclub FASen

2017a behar bezala abiatzeko, 2016an dozenaka sari eskuratu dituzten filmak eskainiko dituzte urteko lehen hiruhilekoan Bilboko Cineclub FASen. Urtarrilaren 10etik hasita, Toni Erdmann (Maren Ade), L’Avenir (Mia Hansen-Love) eta The Handmaiden (Park Chan-wook) bezalako ekoizpenak izango dira ikusgai Bilboko El Carmen aretoan, 19:45tik aurrera.