Lau filmek osatuko dute 2022ko RoofTop Cinema zikloa

Uztailaren 19tik 28ra bitartean, Iruñeko Baluartek eta Nafarroako Filmotekak antolatuta, bederatzigarrenez eskainiko dute zinemaren historiako lan esanguratsuen aukeraketa txiki bat aire librean. Gau bete-betean, ikus-entzuleei errepide hilezkorretan barrena bidaia proposatuko zaie aurten.