20 proiektu aurkeztu dituzte Zinebi jaialdiko Working Zinema saioan
Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian, EPE-APV Euskal Produktoreen Elkartearekin elkarlanean, Working Zinema saioaren hirugarren edizioa egin zuten atzo, azaroak 14, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. 2016ko proiektu irabazlearen aurkezpenarekin abiatu zuten jardunaldia goizeko 10:00etan, eta arratsaldean zehar, aurtengo deialdian aukeratutako hogei proiektuak aurkeztu zituzten. Irabazlea nor den jakiteko, baina, pixka bat itxaron beharko da.