Kutsidazu 392. ‘LADY BIRD’

Zuzendaria: Greta Gerwig Urtea: 2017 Iraupena: 94 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Komedia | Nerabezaroa Amaren gehiegizko babesaren eraginpean bizi den nerabe bat eta bere familia Kaliforniako iparraldera lekualdatuko dira. Bertan, neska gazteak, Lady Bird izena hartzea erabakiko du, bere joera artistikoekin eta munduarekiko duen ikuskerarekin bat datorrela uste duen izena. ekialdeko kostaldera ihes egitearekin amesten du, bere bidea aurkitu eta amaren itzaletik kanpo bizi

By |2024-09-06T11:09:10+02:006 iraila, 2024|

‘VOLVERÉIS’: Baina ondo daude, eh?

Zuzendaria: Jonás Trueba Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Belaunaldi oso baten sentimenduak eta erronkak bistaratzen dituen Quién lo impide (2021) lan monumentalaren ostean, Jonás Truebak ohikoa duen (ustezko) sinpletasuna berrartu zuen Tenéis que venir a verla (2022) pelikula txiki, arin, iheskor baina ederrarekin. Aspaldikoz elkartuko diren lagunak, bikoteen arteko hartu-emanak eta hizketaldiak, irakurraldiak, paseoak…. Bada, lehenaren ausardia estetikoa eta bigarrenaren intimotasun umila uztartuz, zinemagile espainiarrak gozagarria

By |2024-09-04T13:50:36+02:004 iraila, 2024|

Kutsidazu 391. ‘NOMADLAND’

Zuzendaria: Chloé Zhao Urtea: 2020 Iraupena: 108 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Road Movie Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Jessica Bruder kazetariaren Nomadland: Surviving America in the Twenty-First Century liburuan oinarritzen da. Frances McDormand, David Strathairn, Linda May, Charlene Swankie eta Bob Wells aktoreek antzeztu zuten. Hain zuzen,  May,

By |2024-08-30T10:50:50+02:0030 abuztua, 2024|

‘COMPLÈTEMENT CRAMÉ’: Blake jauna, zure zerbitzura

Zuzendaria: Gilles Legardinier Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Gilles Legardinier zuzendariaren beraren izen bereko eleberri arrakastatsuan oinarritutako filma da, eta John Malkovich aktore karismatikoa du protagonista. A priori, pista guztiek proposamen interesgarri baten aurrean gaudela pentsarazten digute; edo, sikiera, aukera berri bat dela Malkovich pertsonaia zorrotz, hautsi eta ilunekin lotzen jarraitzen dugunontzat. Izan, badituelako bestelakoak; bere ibilbide luzean era guztietako rolak jorratu baititu estatubatuarrak, are, azkenaldian

By |2024-08-28T10:25:38+02:0028 abuztua, 2024|

Kutsidazu 389. ‘A Woman Under the Influence’

Zuzendaria: John Cassavetes Urtea: 1974 Iraupena: 155 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama Nick Longhetti (Peter Falk) eraikuntza lanetako arduraduna da, lanez gainezka egon eta etxean egoteko denborarik ere ez duena. Mabel (Gena Rowlands) emazteak depresioa du, eta haren kargu egin beharko du, harremanaren oreka ere mantentzeko. Egoerak gaindituta, muturreko erabaki hartu beharko ditu. 1974 | Oscar Sariak: bi izendapen (emakumezko aktore onena eta zuzendari onena

By |2024-08-16T09:41:10+02:0016 abuztua, 2024|

‘LE RETOUR’: Begiradek ezkutatutako aitortza isilak

Zuzendaria: Catherine Corsini Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Istorio udatiarren ardatz tematikoak izan ohi dira lehen maitasun eta sexu esperientziak, identitatearen bilaketa, festak etab. Horiek guztiak beregain ditu Catherine Corsini zinemagile frantziarraren lan berrienak, baina are sakonago begiratu nahi du: kultur aniztasunaren defentsa egin, eta gizartean errotuta dagoen arrazismo eta klasizismoa salatu. Emakumeak erdigunean dituen film beroa da LE RETOUR. Ez soilik Korsika, bere paisaia paradisiakoak,

By |2024-08-09T12:34:32+02:007 abuztua, 2024|

Kutsidazu 386. ‘CHARIOTS OF FIRE’

Zuzendaria: Hugh Hudson  Urtea: 1981 Iraupena: 123 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Biografikoa | Atletismoa | Olinpiar Jokoak 1920ko hamarkada, Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) ikasle giro betean. Maila sozial eta sinismen ezberdinetako atleta gazte bik (Harold Abrahams eta Eric Liddell) helburu bera dute: 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte-hartzea. Korrika egitera bultzatzen dituen arrazoiak beren bizitzak bezain desberdinak dira: Eric Jainkoa omentzeko korrika egiten duen

By |2024-07-26T09:00:18+02:0026 uztaila, 2024|

Kutsidazu 385. ‘LA SOLEDAD’

Zuzendaria: Jaime Rosales Urtea: 2007 Iraupena: 133 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Drama soziala | Familia Bi emakumeren bizitzaren kronika. Alde batetik, Adela (Sonia Almarcha), ama ezkongabea, zeinak semea hartu eta herria atzean utziko duen Madrilera lekualdatzeko. Bertara iritsitakoan lana aurkitu eta lagun berriak egingo ditu berehala, ezusteko asaldagarri batek dena aldatuko duen arte. Bestetik, Antonia (Petra Martínez) auzoko supermerkatu txiki baten jabea da.

By |2024-07-19T09:55:37+02:0019 uztaila, 2024|

Kutsidazu 384. ‘3 WOMEN’

Zuzendaria: Robert Altman Urtea: 1977 Iraupena: 119 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Thrillerra Emakume heldu harroputz, berritsu eta ernegatu baten (Shelley Duvall), bere gelakide eta lankide herabe eta baldarraren (Sissy Spacek) eta Kaliforniako hiri mortu batean haurdun dagoen adineko emakume baten (Janice Rule) arteko harreman bizarroa. Pinky Rose (Spacek), hegoaldeko erizain gazte eta xaloa, Kaliforniako zonalde hautseztatu batera lekualdatuko da, bertako zaharren egoitza batean

By |2024-07-17T14:44:06+02:0012 uztaila, 2024|

‘HORS-SAISON’: Barrura begira, maitasuna

Zuzendaria: Stéphane Brizé Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Zinema sozialaren lubakitik, kapitalismoa eta lan-mundua deseraikitzen igarotako tarte luzearen -La loi du marché (2015), En guerre (2018) eta Un autre monde (2021)- ostean, zinema sentimentalaren aterpera itzuli da Stephane Brizé frantziarra Hors saison (2023) drama erromantikoaren, goibelaren eta malenkoniatsuaren eskutik. Vincent Lindon bere aktore fetitxea alde batera utzi, eta Guillaume Canet jarri du, ustez, dena duen baina putzu beltzetik

By |2024-07-10T13:54:13+02:0010 uztaila, 2024|
Go to Top