Handia eta Errementari filmetako efektu bereziak hizpide Huhezineman
Huhezinema jaialdiaren 11.edizioan izango da Drama FX animazio enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea. Urtero bezala, zinemarekin lotura zuzena duen gai baten inguruko masterclass bat antolatuko du HUEZIk jaialdi egunetarako, eta Efektu Berezien Goya saria irabazi dutela aprobetxatuta, bertan izango dira donostiarrak martxoaren 21ean. 2008an sortutako enpresa da Drama FX, eta neurrira eginiko edozein efektu sortzeko gaitasuna dutelako nabarmendu dira