Bieuse elkarteko kideek ez dute Zinema Euskaraz programarentzat eta EiTBrentzat filmak bikoizten jarraituko

Bieuse Bikoizle Euskaldunen Elkarteak aditzera eman duenez, ez dute Eusko Jaurlaritzak, Zineuskadi elkartearen bidez, abian duen Zinema Euskaraz programako filmak bikoizten jarraituko, eta EiTBrentzat bikoizten duen estudioan lanean jarraitzeari ere uko egin diote. Aste honetan bertan estreinatuko duten Dragoi Bola filmaren eta otsailean aretoetara helduko den Lego 2 lanaren ostean, planto egingo dute haien lan baldintzak eta egonkortasuna bermatu arte.

By |2019-01-29T14:06:24+02:0028 urtarrila, 2019|
Go to Top