Ozzinemak urtarrileko egitarauaren berri eman du

Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu berezia izango dute astearteetan. Izan ere, Ozzinemak urtarrilaren 14an hasi eta otsailaren 4a bitartean Niessen aretoan eskainiko dituen filmen berri eman du. Guztira, hiru hitzordu prestatu dituzte, eta pelikulak aurkeztera gonbidatu bereziak hurbilduko dira.