Stanley Kubrick zuzendariari eskainitako zikloan gaur ‘Dr. Strangelove, or How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb’, Iruñean
‘Stanley Kubrick esentziala’ izeneko zikloaren baitan, gaur, 20:00etan, Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikinean Dr. Strangelove, or How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb (¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú) filma eskainiko dute. Ziklo honetan, Stanley Kubrick (1928-1999) New Yorkeko zuzendariaren filmografiako hamar film ikusteko aukera izango du bertaratzen denak. Nafarroako Filmotekak antolatuta, Kubrick ez da zikloa eskaini dioten zuzendari bakarra, lehenago Bergman, Ford,