Ehunka euskaltzale bildu ziren Gasteizen euskarazko kultura, sorkuntza eta ikus-entzunezkoen alde
‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean, mobilizazioa burutu dute Gasteizen asteburuan. Ehunka euskaltzalek eta 37 eragilek babestu dute, euskarazko kultura, sorkuntza eta ikus-entzunezkoen alde, eta euskaran ardaztutako Euskal Irrati-Telebistaren alde.