Katixa Agirre eta Claire Simon Tabakaleran izango dira egunotan

Claire Simon zinemagile frantziarraren sorkuntzari eskainitako atzera begirakoaren baitan, Katixa Agirre idazleak Mimi (2003) filma aurkeztuko du maiatzaren 21ean, Tabakaleran. Hilaren 28an, aldiz, Simon bera gerturatuko da Donostiara, eta Récréations lana erakutsi ondoren klase magistrala eskainiko du.