Juliette Binoche, 70. urteurreneko lehenengo Donostia Saria

Donostia Zinemaldiak aktore frantziarraren ibilbide profesionala errekonozituko du aurten, irailaren 16tik 24ra ospatuko duten edizioan. Claire Denisek zuzendutako Avec amour et acharnement (2022) filmean parte hartu du berriki, eta Kursaal eraikineko K1 aretoan egingo duten emanaldian jasoko du saria. Gainera 2022ko festibaleko kartel ofizialeko irudia izango da. Europar zinemagintzan aktore miretsirik bada, hori Juliette Binoche da. Laugarrenez hurbilduko da hirira, aurten baina, Zinemaldiak emango dion