Abendura bitarteko zinema eskaintza argitu du Tabakalerak

Urritik abendura arte Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eskainiko duten zinema eskaintzaren berri eman dute. Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturako Zinema Unitateak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Donostiako Zinemaldiak eta Tabakalerak elkarlanean atondutako egitaraua asteazkenetik larunbatera osatuko da, eta Éric Rohmer, Pascale Ogier eta Kinuyo Tanakari eskainitako fokuak izango dira nagusi.

By |2020-09-30T15:15:24+02:0029 iraila, 2020|

48 zinema-proiektu babestu zituen Eusko Jaurlaritzak 2019an

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 48 zinema-proiektu babestu zituen 2019. urtean, bere hiru diru-laguntza deialdi irekien bitartez. Azaldu dituzten datuen arabera, guztira, 2.664.000 euro bideratu zituen gidoien idazmena, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ikus-entzunezko ekoizpena babestea xede duten hiru laguntza-lerroetara.

By |2020-01-23T15:31:55+02:0023 urtarrila, 2020|

Txiletik datorren aldarrikapena

Aste honetan, Pepa San Martin zuzendari txiletarraren Rara pelikula estreinatuko da gure zinemetan. Filma Karen Atala epaileari gertatutako istorioan oinarritua dago. Bere alaben kustodia galdu zuen Atalak, senar ohiak, elkarrekin zituzten alabentzat, bikote lesbiana batekin bizitzea kaltegarria zela argudiatu baitzuen. Filmak egoera horren salaketa egingo du, eta bikote homosexualak guraso izan daitezkeela aldarrikatuko du. San Martinen filma Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean eskaini zuten, eta Sebastiane Latino saria jaso

By |2017-03-27T14:04:32+02:0021 martxoa, 2017|
Go to Top