‘Azken bidaia’ dokumentala eskainiko dute bihar Donostian
http://youtu.be/FRWFooIamyA II. Mundu Gerran eratu zen bando aliatuetako pilotuentzako Comète sare klandestinoa du ardatz Iurre Telleria eta Enara Goikoetxearen Azken bidaia (2011) dokumentalak. Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoaren ekimenez, bihar, irailak 10, 19:00etan eskainiko dute Antzoki Zaharrean, eta Juan Carlos Jiménez de Aberasturi historialari eta ikerlariak mintzaldia eskainiko du.