2018ko Dock of the Bay jaialdiak hainbat berrikuntza izango ditu

Musika dokumentalei eskainitako Donostiako jaialdi ezagunak datorren urteko kartela argitaratu du edizio berrirako hilabete eskas falta den honetan. Ohi bezala, Primo Estudioko Jorge Elóseguik osatu du irudia, baina oraingoan musikaren erritmoa eta mugimendua islatu nahi izan ditu. Edizio berriak hainbat berrikuntza izango ditu, tartean, Musika, irudi eraikitzaile mintegia.