‘Las buenas compañías’ nagusi, Giza Eskubideen 20. Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak ezagutzera eman du 20. edizioko palmaresa. Silvia Muntek zuzendu, eta Jorge Gil Munarriz legazpiarrarekin batera idatzitako euskal ekoizpenak lortu du ikus-entzuleen boto bidez ebatzitako sari nagusia. The Lost Souls of Syria (Stéphane Malterre eta Garance Le Caisne) dokumentalak irabazi du Amnesty International Saria, eta Yellow (Elham Ehsas) izendatu dute film labur onena.

By |2023-05-04T15:05:21+02:0028 apirila, 2023|

Donostiako 20. Giza Eskubideen Zinemaldia aurkeztu dute

Apirilaren 21etik 28ra bitartean egingo duten ekitaldiaren xehetasunak argitu dituzte gaur: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023) filmak abiatuko du jaialdia, eta sail ofizialean hainbat euskal ekoizpen erakutsiko dituzte, tartean, Tetuán (Iratxe Fresneda, 2022), Las buenas compañías (Silvia Munt, 2023), edota Karpeta Urdinak (Ander Iriarte, 2022). Azken hau lehiaketaz kanpo.

By |2023-04-13T13:06:54+02:0013 apirila, 2023|

‘Tetuán Kanpoaldea/Barrualdea-eguna’ erakusketa, Donostian

Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarrak Tetuán (2022) filma aurkeztuko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldian, eta proiektuaren harira, “munduko pertsonen mugimenduari lotutako aurpegiak eta paisaiak bilatzea” abiapuntu duen erakusketa hartuko du hiriko Liburutegi Nagusiak apirilaren 20tik maiatzaren 6ra bitartean.

By |2023-04-12T14:01:45+02:0012 apirila, 2023|

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Carmen Castillo zinemagile txiletarra omenduko du

‘Carmen Castillo, txiletar erbesteratu bat’ erakusketa martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean egongo da ikusgai, Okendo Kultur Etxean. Dokumentalista eta idazlearen erbestealdia errepasatuko du mostrak; sortzaileak festibalaren aitortza berezia jasoko du 20. edizioko irekiera-ekitaldian.

By |2023-03-01T15:17:28+02:001 martxoa, 2023|

19. Giza Eskubideen Zinemaldia, hamaika errealitateren bozgorailu

Gaur ekingo diote Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari. Victoria Eugenia Antzokia prest dago The Man Who Sold His Skin (Kaouther Ben Hania, 2020) filmarekin hiritarrak txunditzeko, apirilaren 8ra bitartean munduan gertatzen diren errealitateen aldarri bilakatzeko. Egitarau zabala prestatu dute 19. ediziorako, urtero legez, gaurkotasuna helduleku. Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak, astebete luzez zinemazaleek hirian izango duten eskaintzaz hitz egin digu ZINEAn. Jorratuko dituzten gaien artean, emakumeengan eta

By |2022-04-01T15:00:08+02:001 apirila, 2022|

Haur eta gazteentzako hiru film, 19. Giza Eskubideen Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak 19. edizioan haur eta gazteei zuzendutako filmak zeintzuk izango diren jakinarazi ditu: Zutik! (Iker Alvarez eta Haizea Pastor, 2021), Tximinoen izarra (Linda Hambäck, 2022) eta Maixabel (Iciar Bollain, 2021). Ekimenean parte hartu nahi duten ikastetxeek pelikulen gaiak lantzeko gida didaktikoak ere jasoko dituzte.

By |2022-03-16T10:46:49+02:0018 otsaila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Apaiz kartzela’ eta ‘Aita Mari’

Iritsi da Giza Eskubideen Zinemaldia agurtzeko unea. Astebetez, donostiarrek jaialdiko 18. edizioan aurkeztutako filmez gozatzeko aukera izan dute, eta azken egunetan euskal ekoizpenekin, gainera. Batetik, Apaiz kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal, 2020) ekoizpenak omenaldia egin nahi izan die diktadura frankista garaiko azken urteetan gizarteak jasaten zuen zapalkuntza bere sermoietan salatzera ausartu ziren abadeei. Ahotsa beraiei emanez, 1968tik 1976ra bitartean Francok eta Vatikanoak sinatutako

By |2021-04-30T12:02:09+02:0030 apirila, 2021|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Álbum de posguerra’ eta ‘100UP’

David Beriain eta Roberto Fraile kazetari euskal herritarrak Burkina Fason erail dituztela ezagutu dugun egun berean proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Àngel Leiro eta Airy Maragall zinemagileek zuzendutako Álbum de posguerra (2020) dokumentala, Gervasio Sánchez gerrako argazkilari ezaguna gidari duena. Espainiarrak ondo ezagutzen zituen Beriaun eta Fraile, eta hunkituta azaldu da taula gainean emanaldiaren osteko solasaldiaren aurretik ikus-entzuleek eta hizlariek egin duten minutuko isilunean.

By |2021-04-28T14:26:59+02:0028 apirila, 2021|
Go to Top