Javier Botet aktorea izango da 31. Horror Festival jaialdiaren irudi nagusia
Azken urteotako fantasiazko zinemaren ikur bilakatu den Javier Botet aktorea izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartelaren protagonista. Iragan asteartean aurkeztu zuten 2020ko urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean ospatuko duten edizio berria, eta antolatzaileek ikusgai egongo diren film luzeen aurrerapena ere egin dute. Yeon Sang-jo zinegile hegokorearraren Train to Busan 2: Peninsula lanak inauguratuko du aurtengo ekitaldia.