Gazte Epaimahaikide izateko deialdia zabaldu du Horror Festibalek
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteak urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean ospatuko du 31. edizioa, eta urtero bezala, 18 eta 30 urte bitarteko neska-mutilei jaialdia barrutik bizitzeko eta Gazte Epaimahaiaren parte izateko aukera zabaldu die. 60 plaza zozkatuko dira.