Donostiako CC Zinema Jaialdia ostegunean hasiko da

Lizentzia libreko zinemaren jaialdi donostiarrak gai sozial eta kulturalei eskaintzen dien atala azaroaren 5ean, 9an, 10en eta 11n egingo dute  aurten Koldo Mitxelena Kulturunean. Osasun-neurriak tarteko, saioetara sartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Orotara hamar lan ikusteko aukera izango da, laburrak zein luzeak, eta landutako gaien inguruko mahai-inguruak eta tailer bat egingo dituzte.