Estreinaldiak: ABENDUAK 3
Aita Mari 2015ean Greziako Lesbos uhartera Afrika iparraldeko herrialdeetako errefuxiatuak iristen hasi zirenean egin zuen auziak eztanda, eta hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE) berehala hartu zuten gerratik ihesi Europa helburu duten gizon-emakume zein haurrak erreskatatzeko ardura. Tartean, Iñigo Mijangosi eta Iñigo Gutiérrezek, besteak beste, sortutako Itsas Salbamendu Humanitarioa taldeak. Hala, Javi Julio zinemagilearekin harremanetan jarri, eta bi urte luzez, auzolanean, herritarren laguntza eta konpromiso desinteresatua