Jose Luis Rebordinosek 2015eko Arte Ederretako Urrezko Domina jaso du
Espainiako Ministroen Kontseiluak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Saileko ministroaren gomendioak jarraiki, Arte Ederretako Urrezko Dominak banatzen ditu urtero, eta aurtengoan, besteak beste, Jose Luis Rebordinos (Errenteria, 1961) Donostia Zinemaldiko zuzendaria saritu dute. Ainhoa Arteta abeslaria ere zerrendan da. Errenterriarrak zuzentzen zuen bosgarrena izan zen joan zen iraileko Donostia Zinemaldiaren 63. edizio. Horren aurretik, baina, Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria izan zen 22 urtez, Fantasiazko eta Beldurrezko