‘SOY NEVENKA’: Inork ez zuen Nevenka sinistu

Zuzendaria: Iciar Bollain Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Madrilen lizentziatu berri den neska gazte batek bere herriko alkatearen proposamena jaso du, hurrengo hauteskundeetan alderdiaren hautes-zerrendako kide eta zinegotzi izateko. Zalantzati agertuko da hasieran, baina onartu egingo du, auditoretza batean egiten duen praktikekin uztartu ahal izatearen baldintzarekin. 2000. urtea, Espainia. Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernándezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen Ismael

By |2024-11-29T10:19:04+02:002 urria, 2024|

Patricia López Arnaiz, 72. Donostia Zinemaldiko ZIlarrezko Maskorra

Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 72. Donostia Zinemaldiko sariak, eta edizioko protagonista eztabaidaezina izan den Tardes de soledad filma gailendu da bertan. Hain zuzen, Albert Serra zinemagilearen proposamenak eskuratu du pelikula onenaren Urrezko Maskorra.

By |2024-09-28T23:19:29+02:0028 iraila, 2024|

Nest The Mediapro Studio Saria 2024

Ikuslea giza irudien eta irudi adimendunen bidez, eta zehaztasun oso delikatuz, disoziazio ezinezko baten parte izatera gonbidatzen duen El reinado de Antoine/ The reign of Antoine ekoizpen kubatar-dominikarrak eskuratu du 72. Donostia Zinemaldiko Nest The Mediapro Studio Saria.

By |2024-09-28T11:18:36+02:0028 iraila, 2024|

Almodovarrek ere jaso du berea

Pedro Almodovarrek Donostia Saria jaso eta askatasunaren defentsa sutsua egin du, Zinemaldian debuta egin eta 44 urtera. Tilda Swinton aktorearen eskutik jaso zuen golardoa bart, The Room Next Door bere azken filmaren proiekzioa ere hartu zuen galan.

By |2024-09-27T09:48:25+02:0027 iraila, 2024|

Maria Elorza eta Mikele Landa saridun, 72. Zinemaldiaren industria palmaresean

Zinemaldiko lehen asteburuaren olatua pasata, astelehenarekin abiatu zituzten industria jarduerak: WIP Latam, WIP Europa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa. Zegozkien lan eta aurkezpenak eginda, ebatzi dute jada proiektu sarituen palmaresa.

By |2024-09-26T10:08:35+02:0026 iraila, 2024|

#72SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 25

Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia. ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega kidea izango dugu bidelagun. Aitorza serio batekin abiatu zuen eguna azpetiarrak: denboraren

By |2024-09-28T12:47:19+02:0026 iraila, 2024|
Go to Top