Zinemaz hitz egiteko programazio bateratua, Tabakalera eta KMK bidez

Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostia Zinemaldiaren eta Elias Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin, zinemaz eta zinetik hitz egiteko urteko programazio bateratua aurkeztu dute. 2023ko azarotik 2024ko ekainera bitartean, bertako eta estatuko hogei zinemagilek baino gehiagok beren sorkuntzak eta beren zinema-proposamenak egiteko garatu dituzten lan-prozesuak hurbilduko dizkiete publiko zabalari.

By |2023-11-10T11:23:10+02:0010 azaroa, 2023|

#71SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 30

Donostia Zinemaldiak 71. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu, 70. urteurrenaren itzal handiari aurre eginda. ZINEAn ere indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gain, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero. Lan horretan, Urko Ortega zinemagile azpeitiarra izango dugu bidelagun: Zein iritsi da? Zer gertatu da? Zein film ez duzue galdu behar?... Galdera guzti hauei (eta askoz

By |2023-10-02T15:49:11+02:001 urria, 2023|

Jaione Camborda donostiarraren ‘O Corno’, Zinemaldian nagusi

Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 71. Donostia Zinemaldiko sariak, eta jatorriz donostiarra den Jaione Cambordaren O Corno izan da garaile nagusia, Urrezko Maskorra eskuratuta. Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra, aldiz, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang taiwandarrek jaso dute, eta Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra  Tatsuya Fuji (Great Absence) japoniarrak eta Marcelo Subiotto (Puan) argentinarrak eskuratu dute, ex-aequo.

By |2023-10-02T16:40:44+02:0030 iraila, 2023|

‘GREAT ABSENCE’: Dementziak giltzaperatutako espetxean preso

Zuzendaria: Kei Chika-Ura Urtea: 2023 Herrialdea: Japonia Saila: SAIL OFIZIALA Adimenaren galerak eragindako kaosa ispiluen labirintoa bailitzan iradokitzea izan zen Genki Kawamuraren lorpen handiena Hyakka / A Hundred Flowers filmean. Japoniarrak 2022ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen bere opera prima, eta zuzendari onenaren saria eskuratu zuen. Bada, aurten, herrikide duen Kei Chika-Urak gaiari berriz heldu dio, eta efemeridea errepikatzeko hautagaia da, sail ofizialean aurkeztu duen GREAT ABSENCE obra

By |2023-10-02T15:35:33+02:0030 iraila, 2023|

‘MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA’: Bere hitzen baitan

Zuzendaria: Josu Martinez Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Artista eta bere obra banatzea ez da batere erraza, are gehiago gaur egun. Politikoki zuzena denaren diktadurapean bizi gara, eta deuseztapenaren kultura deritzonak talka egiten du, sarri, adierazpen askatasunarekin. Bada, euskaradun artean, eta dagokigunari erreparatuz, literaturan, bada auzion biktima izan den figura berezia bat, erreferentea bezain baztertua, miretsia bezain gorrotatua. Jon Mirande du izena, eta haren

By |2023-10-02T15:36:07+02:0030 iraila, 2023|
Go to Top