Urriaren 2an estreinatuko dute ‘Akelarre’ filma
Donostiako 68. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaketarako parte hartu ondoren, datorren ostiralean, urriaren 2an estreinatuko da estreinatuko da Pablo Agueroren Akelarre filma zinema-areto nagusietan.
Donostiako 68. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaketarako parte hartu ondoren, datorren ostiralean, urriaren 2an estreinatuko da estreinatuko da Pablo Agueroren Akelarre filma zinema-areto nagusietan.
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak urritik aurrera hartuko duen zinema programazioa aurkeztu dute Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak. Ziklo bereziak, aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak etab. prestatu dituzten aurten ere.
Elías Querejeta Zine Eskolak esploraziorako, gogoeta kritikoa bultzatzeko, berrikuntzarako eta jakintzaren transmisiorako zentroa bilakatu nahi du. Hala, bere ikerkuntza ekoizpena sustatuko duten lau proiektu berri aurkeztu ditu: Pedagogia eta zinemagintzaren transmisioa; artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak; zinemaren eta beste diziplina zientifiko, humanistiko eta estetiko batzuen arteko lotura; eta euskal zinemaren begirada berriak jorratuko dituzte 2018-2019 ikasturteko ikasle zein irakasleek.
Tabakaleran egingo dituzten euskal dokumentalentzako aholkularitza-saioetan parte hartzeko deialdia ireki dute, eta enpresa interesatu orok martxoaren 2a baino lehen bete beharko du online dagoen izen-emate orria. Guztira zortzi proiektuk parte hartuko dute martxoaren 20tik 22ra Donostian egingo dituzten jardunaldietan.
Ekimenaren helburua postprodukzio fasean dauden eta amaitzeko zailtasunak dituzten ekoizpen latinoamerikarreko film luzeei laguntza ematea da. Parte hartzaileek urtarrilaren 20ra arte izango dute lanak aurkezteko epea.