‘Thelma & Louise’ eta ‘Die Hard 2’ emango ditu Bang Bang Zinemak
Donostiako Bang Bang Zinemak proiekzio bikoitza izango duen saioa antolatu du abenduaren 11rako. 90eko hamarkadako bi klasiko pantailaratuko dituzte Antzoki Zaharrean, Thelma & Louise (Ridley Scott, 1991) eta Die Hard 2: Die Harder (Renny Harlin, 1990). Sarrerak salgai daude dagoeneko.