Martxan da ere WIP LATAM egitasmoa

Postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako sei film hartuko ditu bere gain gaur abiatuko duten Donostia Zinemaldiaren industria ataleko WIP Latam egitasmoak. Asteazkenera bitartean, Principe aretoan egingo dituzte industriako kideei zuzendutako emanaldiak.