Perlak saileko hamabost film, Zinemaldiko Publikoaren Saria eskuratzeko

Perlak sailak 17 film luze erakutsiko ditu aurten, eta horietako hamabost lehiatuko dira Udalak zazpigarren urtez jarraian babesten duen Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Udalak hiritarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du golardoa, haiek baitira bozketa bidez sariak ematen dituztenak. Zinemaldiaren amaiera-galan ezagutuko dugu epaia.

By |2022-09-14T15:27:07+02:0014 iraila, 2022|

Wes Anderson eta Jane Campionen berrienak, Perlak sailean

Oraindik ixteke dago espainiar Estatuan argitaratu ez diren eta kritikak txalotu zein jaialdiek saritu dituzten filmak biltzen dituen Donostia Zinemaldiko Perlak saila, eta gaur bertan bi izenburu berri iragarri dituzte festibalaren antolatzaileek: Cannesen aurkeztu duten Wes Andersonen The French Dispatch eta laster Veneziako jaialdian estreinatuko den Jane Campionen The Power of the Dog.

By |2022-08-29T13:00:14+02:0024 abuztua, 2021|

‘Pacificado’ filmak jaso du 67. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 67. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Paxton Wintersen Pacificado lanak jaso du Urrezko Maskorra. La trinchera infinita izan da gauaren bigarren protagonista, Euskal Zinemaren Irizar saria, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenen Zilarrezko Maskorra eskuratuz.

By |2019-09-30T10:24:13+02:0028 iraila, 2019|

‘Oreina’ eta ‘Another day of life’ saritu dituzte Donostia Zinemaldian

Gaur gauean, 21:00etik aurrera, Kursaal aretoan egingo duten 66. Donostia Zinemaldiaren sari-banaketa ekitaldiaren aurretik, bertan banatuko dituzten hainbat sariren irabazleak aditzera eman dituzte, tartean, Euskal Zinemaren Irizar saria eta Donostia Hiria publikoaren saria. Oreina eta Another day of life euskal filmak dira sarituetako batzuk.

By |2018-09-29T13:15:22+02:0029 iraila, 2018|

Zinemaldiak Donostiako Udalaren babesa izango du aurten ere

Donostiako Udalak Zinemaldia babestuko du aurten ere hainbat ekimenen bitartez. Besteak beste, irailaren 21ean hasiko den 66. ekitaldirako 1.000 txartel banatuko ditu hiriko langabeen eta gizarte talde behartsuen artean. Sarreren eskaera Udal!nforen bulegoan edota online  egin ahal izango dute interesatuek irailaren 18ko 9:00etatik irailaren 21eko 14:00ak arte.

By |2018-09-11T10:23:40+02:0011 iraila, 2018|

Veneziako 75. Mostra: kontuan izan beharreko zenbait auzi

Cannesko zinema jaialdiaren 70. ekitaldian, Festival de Cannes: scandales et controverses erakusketa antolatu zuen Thierry Frémaux zuzendariak. 1939ko lehen Festival international du film hartatik gaur egun arteko eskandalu, txistualdi eta boikot guztietatik ibilbide bat proposatu zuen bertan. Martxa honetan baina, erakusketaren bigarren zatia prestatzen hasi beharko dira laster: Netflix plataformarekin izandako afera dela batetik, kazetariak kontrolatu eta beraien lana duintasunez burutzeko ezarritako zailtasunak direla bestetik, edota

By |2018-08-27T11:54:27+02:0027 abuztua, 2018|
Go to Top