Zabalik da IX. Donostia-Gipuzkoa Film Commission sariaren deialdia

Errodatuak izan diren hirietako balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak zein sozialak hoberen islatzen dituzten filmei ematen zaien saria da Donostia-Gipuzkoa Film Commission. Bederatzigarren deialdia aste honetan zabaldu dute, eta hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 3ra arte luzatuko da. Garaileak 67. Donostia Zinemaldian jakinaraziko dituzte.

By |2019-06-13T11:50:55+02:0013 ekaina, 2019|
Go to Top