32. Beldurrezko Asteko gazte epaimahaikide izan nahi duzu?

69. Donostia Zinemaldia atzean utzi, eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea hartzeko prestatzen hasi da jada Donostia, datorren astean Antzoki Zaharrean egingo duten Donosskino Film Laburren Jaialdiari erreleboa hartuta. Festibaleko arduradunek, Donostia Gazteriarekin elkarlanean, 18 eta 30 urte arteko 60 gaztez osatutako epaimahaia osatzeko lanetan hasi dira, eta izen-ematea zabaldu dute urriaren 14ra arte.