Egin bat Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloarekin!
Ia urtebete igaro da 2016ko abenduan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuenetik. Berau osatzeko, Kontseiluak eta Donostia 2016 Fundazioak dozenaka gizarte eragileren laguntza baliatu zuten iaz, tartean, geurea, eta Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko tresna eragikorra osatu zuten. Bada, ordutik, neurriak indarrean jartzeko bideak bilatzen, protokoloa Europako hainbat lurraldetan aurkezten eta eragile berriak bilatzen aritu dira.