‘PORNOMELANCOLÍA’: Ba al duzu norekin hitz egin?
Zuzendaria: Manuel Abramovich Urtea: 2022 Herrialdea: Argentina, Brasil, Frantzia, Mexiko Saila: SAIL OFIZIALA Lalo sex influencerra da: bere gorputz biluziaren argazkiak eta etxean egindako bideo pornoak posteatzen ditu sare sozialetan dituen milaka jarraitzaileentzat. Bere bizitzaren gidari bakarra bada ere, intimitatean, pertsonaiatik kanpo, etengabeko malenkonian bizi dela dirudi. Sinopsia irakurri orduko erakarri ninduen filmak, LATAM zigilua duten filmen intentsitatearen eta sentikortasunaren zale naizen ni. Begirada-klinikoak huts egiten