Gaur abiatuko da Donosskino, Donostiako film laburren festibala
Ez dago zalantzarik. Iraila zinemaren hilabetea da Donostian. Amaitu berri den Zinemaldiari lekukoa hartuta, hiria pelikulaz blaitzen jarraituko du Donosskino jaialdiak gaurtik hasita eta igandera bitartean. Iazko edizioa bezain indartsua prestatu dute bigarrena.