Michel Gaztambide gidoilariak jasoko du Donosskino jaialdiko Ohorezko Saria

Donosskino Donostiako Film Laburren Jaialdia urriaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dute, eta laugarren edizioan lehiaketatik kanpo lau film labur berezi ikusi ahalko direla jakinarazi dute, Shorty Western sail berrian. Horiek, aurretik zehaztutako Short Zinema eta Etxean Sortuak ataletan lehiatuko direnei gehituko zaizkie. Antolatzaileek 2020ko edizioko epaimahaia osatuko dutenak nortzuk izango diren ere zehaztu dute, eta Michel Gaztambide gidoilariari Ohorezko Saria emango diotela baieztatu dute.

By |2020-09-30T09:36:07+02:0030 iraila, 2020|

Donosskino Express film laburren lehiaketa martxan da

Donosskino Donostiako Film Laburren Jaialdia urriaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dute, baina hitzordua iritsi bitartean beroketa-lanak egite aldera, Donosskino Express lehiaketa antolatu dute arduradunek. Gaur bertan ireki dute parte hartzeko deialdia, eta urriaren 10era bitartean (23:59ak arte) egongo da lanak bidaltzeko aukera.

By |2020-09-30T16:01:43+02:0028 iraila, 2020|

26 film lehiatuko dira Donosskino jaialdiko laugarren edizioan

Donosskino Donostiako Film Laburren Jaialdia urriaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dutela adierazi dute antolatzaileek, eta bertan lehiatuko diren film laburren aurrerapena argitu dute. Short Zinema atalean hogei lan egongo dira ikusgai, eta Etxean Sortuak atalean sei. Laugarren edizioa beteko duen jaialdian, gainera, Sergio Leone zinegile italiarra omenduko dure.

By |2020-09-16T10:21:26+02:0016 iraila, 2020|

Donosskino jaialdiaren hirugarren edizioa aurkeztu dute

Kristonkino Donostiako ikus-entzunezko fikzioen kolektiboak Donosskino Donostiako Film Laburren Festibalaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Jaialdia urriaren 10ean, 11n eta 12an egingo dute Donostiako Egia auzoko Maria Reina Parrokiaren behealdean, eta beste behin ere, ikus-entzule donostiarrei film laburrak gerturatzea izango dute helburu nagusitzat.

By |2019-09-06T10:52:41+02:006 iraila, 2019|
Go to Top