V. Zinema eta Zientzia zikloak 50 emanaldi inguru izango ditu
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak 2022ko lehen hiruhilekoa hartuko duen Zinema eta Zientzia zikloaren egitarau berria aurkeztu dute gaur, urtarrilak 12, Tabakaleran egin duten agerraldian. Guztira, 50 proiekzio izango ditu bosgarren edizioak, eta saioen ostean izen handiko zientzialariek azalpenak eta solasaldia eskainiko dituzte.