Maiatzeko emanaldi bereziak, Nafarroako Filmotekan

Ohiko ziklo eta ataletatik kanpo, emanaldi bereziak atontzen ditu hilero Nafarroako Filmotekak, eta maiatzeko programazioari dagokionez, bi izango dira gai zehatzei lotuta ikusgai izango diren proposamenak. Gaur bertan, maiatzak 13, osteguna, César Fernández Ardavin zinemagileak 1965ean aurkeztu zuen Camino de Santiago eskainiko dute, Done Jakue Bidearen Nafarroako Lagunen Elkartearekin batera antolatutako jarduera zikloaren baitan.