‘Negu Hurbilak’ filma Ipar Euskal Herrian izango da ikusgai, maiatzaren 22tik goiti
Getariako, Baionako, Donibane Garaziko, Donapauleko, Kanboko, Urruñako, Hendaiako, Hazparneko eta Donibane Lohizuneko zinemetan izango da ikusgai Negu Hurbilak (2024), Negu Kolektiboak sinaturiko lehen filma. Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokatuta, ihesaldi baten erretratua egiten du pelikulak; Jone Laspiur du protagonista nagusia.