Dokumental Gaua prestatu du gaurko, Kanaldude Telebistak
Dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berri bat hartuko du Ipar Euskal Herriko Kanaldude Telebistak, gaur. Bolante baten historia (Iñaki Alforja eta Iban Toledo), Sables Fauves (Francis del Rio) eta Donapaleu, Nafarroako hiriburu (Amikuzeko Zabalik elkartea eta Kanaldude) lanak eskainiko dituzte, 21:00etatik aurrera.