Korterraza jaialdiaren 9. edizioa, uztailaren 20tik 23ra

Udako gau ederretan, film laburrak izarren azpian ikustea bezalakorik ez da. Ongi daki hori Gasteizko Kultura Kalean! elkarteak, eta aurten 9.ez, Korterraza jaialdia egingo dute Artiumeko barne plazan uztailaren 20tik 23ra, asteazkenetik larunbatera. Horrez gain, jaialdi ibiltaria ari da jada Arabako herrietan emanaldiak egiten.

By |2016-07-26T13:56:35+02:008 uztaila, 2016|

24 film labur lehiatuko dira gaur hasiko den 3. Hendaia Film Festival jaialdian

https://vimeo.com/110864861 Gaur, urriak 15, abiatuko dute Hendaia Film Festival jaialdiaren 3. edizioa, eta orotara 24 film labur lehiatuko dira nazioarteko eta Aquitania-Euskadi kategorietan. Gainera, hiru lan luzeago proiektatuko dituzte lehiaketatik kanpo: Geneviève Clay-Smith eta Robin Bryanen Le recruteur (2012), Pablo Maloren Lasa eta Zabala (2014), eta Stephan Castangen Fin de champagne (2014).

By |2019-05-16T16:12:53+02:0014 urria, 2015|

Ostiralean abiatuko dute Bilboko Fant jaialdia. Ezagutu xehetasun guztiak!

Datorren ostiralean, 20:00etan Campos Eliseos antzokian, inauguratuko dute Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa The House of Pine Street filmarekin. Astebetez, 80tik gora film luze eta labur eskainiko dituzte hiriko hainbat aretotan, eta emanaldiez gain, masterclasseak, erakusketa bat, liburu aurkezpen bat eta Gozoki eta Pintxo ibilbidea egingo dituzte.

By |2015-05-08T13:28:09+02:004 maiatza, 2015|

Aitzol Aramaioren omenezko hirugarren saioa gaur Fas Zineklubean

Bilboko Fas Zineklubak Aitzol Aramaio zinegile bizkaitarra omentzeko hirugarren saioa egingo du gaur, apirilak 28, El Carmen Aretoan 19:45ean. Orotara zazpi film labur eskainiko dituzte, eta industriako hainbat lagun gonbidatu izango dira bertan. Gaurko saioa berezia izango da Fas Zineklubean. Izan ere, 2011n zendu zen Aitzol Aramaio zinegile ondarrutarraren oroimenean, hirugarren film laburren ikustaldia egingo dute 19:45etik aurrera. Oskar Alegria, Lander Otaola, Kote Camacho, Irene

By |2019-05-22T09:50:10+02:0028 apirila, 2015|

Ezagutzera eman dituzte 2015eko HUHEZINEMAko hamar finalistak

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen HUHEZINEMA film laburren aurtengo jaialdiko hamar finalistak aditzera eman dizuten antolatzaileek. 2014ko Kimuak katalogoko hiru lan, Jokin Urrutikoetxearen El buen mal, Unai Garateren Ordu erdi eta Ander Iriarteren Otsoko hautatu dituzte, besteak beste.

By |2015-03-31T14:55:47+02:0030 martxoa, 2015|

Gaur abiatuko duten 25. Nanteseko Zinemaldia, euskal filmez josia

Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian dozenatik gora euskal film eta film labur proiektatuko dituzte gaur, martxoak 20, hasi eta hilaren 31ra bitarte. Sail Ofizialean lehiatuko dira Loreak (Garaño eta Goenaga), Negociador (Cobeaga) eta Los tontos y los estúpidos (Castón), eta Opera Prima atalean A escondidas (Rueda) eta La noche del ratón (Losada).

By |2015-03-27T12:22:25+02:0020 martxoa, 2015|

Euskal film laburrak, herriz herri

https://vimeo.com/99219337 Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuitua antolatzen du urtero; hala, iazko lan esanguratsuenak Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan aurkezten dituzte hilabeteko epean. Bada, 2015eko Laburbira martxan da jada, eta hilaren 28ra bitarte Hernani, Lazkao, Mutriku, Gasteiz eta Atarrabian, besteak beste, egingo dituzte emanaldiak.

By |2015-03-17T12:10:22+02:0011 martxoa, 2015|

Bihar abiatuko dute Euskal Zinemaren 31. Astea Gasteizen

Datorren astean, astelehenetik igandera, 2014an ekoitzitako euskal film esanguratsuenak ikusteko aukera izango da Gasteizko Vital Kutxa Gizarte Ekintzaren aretoan. Besteak beste, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak, Pablo Maloren Lasa eta Zabala, eta Jose Luis Murta eta Oier Martínez de Santosen Algo más que morir izango dira ikusgai.

By |2015-03-02T16:31:09+02:0022 otsaila, 2015|
Go to Top