‘TÓTEM’: Doluari aurre egiteko saihesbide emozionalak

Zuzendaria: Lila Aviés Urtea: 2023 Herrialdea: Mexiko Norbanakoen heriotzak hurbileko ditugunekin elkartzeko hitzordu bilakatu ohi dira normalean, utzi gaituena gogoratu eta haren galerari negar egiteko une sentikorrak. Zinemaren historian (literaturan, antzerkian eta baita pinturan ere gertatu bezala), sortzaileek kontaketaren zirrikitu dramatikoak aprobetxatu izan dituzte halakoei etekina atera eta giza taldeen eta komunitateen harreman afektibo zein sozialak aztertzeko, horien deseraikitze gradualean sakondu eta komunikazio eza bistaratzeko.