‘Bi Arnas’, ‘Hiru Uhinak’ eta ‘Kutxabira: Herriz herri euskara oinarri’, Kanalduden

Dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berri bat ospatuko du gaur Kanaldudek, Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebistak. Bi Arnas (2021), Hiru Uhinak (2019) eta Kutxabira: Herriz herri euskara oinarri (2021) dokumentalak izango dira ikusgai, 20:00etatik aurrera, Dokumental Gaua deiturikoan.